Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paper-muturra hartu, goxo-goxo doblatu, eskerrak eman, eta karteran gorde nuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 256. orr.
Aho-zapia astiro doblatzen nuen bitartean, astiro esan nuen: [...]. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 162. orr.
-Mozkortuta ni? -esan zuen agureak haserre itxuraz eta arrandiaz, eta oin gainean doblaturik, abokatuak bere erretolikan ohi duen bezalako keinu barregarri batez-. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 34. orr.
Angelok begiak erretiratu zituen katiluaren ondoan doblatuta zeukan atzeratutako egunkari zahar koipeztatutik, eta ezpainak hozkatu zituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 233. orr.
Engoitik herritarren kopurua doblatu da. Berria - Harian 2005-07-27
Osabak opariak doblatu zituen; alferrik. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 313. orr.
Herriaren parte hartzea doblatu behar zela. Herria 2005-12-29
Anartean zikin biltzearen zergak doblatuko dira. Herria 2004-07-15
2050ean, 150.000 presuna helduko dira 100 urtetara, 60 urtez gotikoak doblatuko direlarik eta 80 urtez goitikoak hirukoiztuko. Herria 2004-02-05
Urte bakoitz afera zifra doblatu du, Baltimoreko enpresa amerikar batekin lotu ondoan. Herria 2001-11-15
Eta, behin gari-orratzak lurraren gainean azaldu orduko, ikusi eta erreparatu beharra doblatu egiten zen, eta igandearen buelta zen, soroz soro, etorkizuna nolatsu zetorren edo nolatsu burutu zitekeen iragarpen ilusiozko eta itxaropenezkoa seinalatzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 79. orr.
Samina areagotzen dugu gure intziriak sakonagotzen eta gure malkoak doblatzen dituen gastuak eginez. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 142. orr.
Bestalde, Aljeriako Gerla egina zuen, franko luzaz, eta beraz, bazekien han egon denbora doblatua zela erretreta ardiesteko karkuletan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.
Banabeste batean, uraren prezioa kasik doblatua da jadanik dotzena bat urte barne. Herria 2005-07-07
Seigarren maila egin ondoan doblatu behar nuela erran zidan buruzagiak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 25. orr.
Inoiz, erlojupekoan ere, aurreko bat doblatzeko aukera izan eta arerioa ez umiliatzearren haren atzetik amaitu zuen Indurainek. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 82. orr.
Dirua aurrez aurre emateak sortzen dion egonezari itzuri nahian bidet ondoan uzten ditu billete doblatuak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 61. orr.
Punta doblatu batek seinalaturiko orrialdean zabaldu zuen Norak liburua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 77. orr.
doblatu du (3); kasik doblatu (3)