Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
doberman iz zaintzarako eta babeserako txakurra aski handia eta gihartsua.
Neguriko bere landetxe bikainean bi doberman zeuzkan, arra eta emea. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 33. orr.
Motzago heltzen dio estekatik dobermanari. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 121. orr.
Beriainen etxeko dobermanak bost urteko alabatxoari koska egin zion. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 80. orr.
Rottweiler, doberman, boxer, pitbull arrazetakoak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 115. orr.
Edifizio guztian beldur latza zioten doberman horri. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 138. orr.