Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dobela 1 iz arku edo ganga bat osatzen duten harri ziri-formako bakoitza.
Modu egokian antolatu behar dira, hain zuzen ere, pareten pisua arintzen saiatuz eta arkuak dobeletan zatituta eta junturak zentrora begira dituztela jarriz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3030. orr.
Orduan, angeluetako pilareak neurri zabalekoak egin baldin badira, dobelei eutsi eta aparailuari sendotasuna emango diote. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3030. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Arku-dobelen bitartez kargak habeetatik edo dintel-buruetatik kanpora eramaten direnean, [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3030. orr.