Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

doakotasun (orobat dohakotasun g.er.) iz doakoa denaren nolakotasuna.

Liburu maileguen doakotasuna aldarrikatuko dute liburuzainek.  Berria - Kultura   2004-04-23

Eta jatorrizkoen zein itzulpenen irakurketa haiekin sentitzen nuen barne poza doakotasunari zor nion, nonbait, artearen txanpon eder horren gozamenari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 181. orr.

Jainkoaren dohainaren eta errukiaren doakotasuna hainbat aldiz nabaritu duelarik, Frantziskok gauzarik onena opa dio anai Leoni: Jainkoak bere aurpegia erakuts diezaiola eta bakea eman.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 67. orr.

Barkamena exijentzia bada, barkamenaren doakotasuna galdurik gelditzen da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

doakotasuna mailegu (3); doakotasunaren alde (3); ikasliburuen doakotasuna (6); ikasliburuen doakotasuna mailegu (3); ikasliburuen doakotasunaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus