Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

doako (orobat dohako g.er.) izlag doan ematen edo hartzen dena.

Pausoa moteltzen dute doako egunkaria hartzeko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 23. orr.

Diru asko xahutu nahi zuen ezkontzan jendea gonbidatzeko eta doako bazkari bat egiteko denentzat hotel batean. nonahi dago doako ikuskizunetara zaletutako jendea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 224. orr.

Kontzertuak doakoak izango dira.  Berria - Kultura   2004-06-18

Helburua, gatibutza soilaz gain, Alemaniako ekonomiari doako lan-eskua ematea ere bazen, presoa lehertu arte behartuz lanera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.

-Doako barnetegi bat aurkituko zionat.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 34. orr.

Zerbait baditek orain ere, horiek ez zekitek guri doako mesederik egiten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 179. orr.

Eskertzekoa da horrelako gizon garbiaren adiskidantza doakoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 48. orr.

Biziak emandako dohainak arrazoigabe eta doakotzat hartzen zituen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 109. orr.

Ez zen erraza izan: baldarkeria ez zitzaidan doakoa irten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 293. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus