Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrela, "balioak galdu dira" edo "gazteek ez dituzte ezagutzen balioak" esanez, gizartea estu-estu lotzen zuen "betiko" ordena zahar hura galdu egin dela, deitoratzen da; eta gazteak lehengo manera jatorrean berriro diziplinatu beharra dagoela, esan gura da funtsean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 14. orr.
Limes-ak diziplinatu egiten du betetzeko eginkizunak, lortzeko helburuak eta gainditu beharreko zailtasunak emanez, etengabe gogor ahalegintzera behartzen baitute horiek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.
Nahaste eder batean bizi ziren orduan, batez ere, Trentoko Kontzilioak familiaren segimendua, apellidoak eta beste diziplinatu zituen arte. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 46. orr.
Argia ez ezik saiatua eta diziplinatua genuen Lizardi, eta, banketxeko lanaz gain, zuzenbideko matrikula librea egin eta karrera amaitu zuen hurrengo urteetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 140. orr.
Horixe bai armada diziplinatua. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 122. orr.
Entzule diziplinatuek ulertu zuten musika arriskutsua izan zitekeela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.
Militante fina, dedikazio osokoa, diziplinatua, sakona bere gogoeta eta ekarpenetan... Berria - Ekonomia 2004-10-27
Gazte irakiarrek txukunak eta diziplinatuak izan behar dute. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 74. orr.
Ariketekin segitu nuen, nire buruari behin eta berriro agintzen niolarik: zaildua behar duk egon, diziplinatua behar duk izan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 24. orr.
· Soldaduek diziplinatuago desfilatzen dute musikaren konpasean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 56. orr.
eta diziplinatua (3)