Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dizdizari 1 izond diz-diz egiten duena.

zurezko teilatuek zeharka distiratzen dute ilargiaren argitan, metal dizdizari baten antzera, eta ez da inon inor ageri, lo dago dena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 322. orr.

Ez baita [ilargia] ageri, ohi bezala, disko dizdizari soil gisa, esfera, globo, gorputz, izar gisa baizik, hots, laranja koloreko masa erraldoi bat bezala unibertso hutsaren erdian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 188. orr.

Beherantz begira geratzen zen gero, lurrean zulo bi egiteko gai ziren begi dizdizari haiekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 74. orr.

Hagitz ugaria da ordea liburua, nere betiko soilkeriotan ito nahi izateko; literatur urraketa honen harira, bai baitu beste oharpen dizdizari anitz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 248. orr.

Eta hartzen dute aizto bat, garbia, dizdizaria, eta odolez zikindua itzultzen dute bere lekura nire eskuek.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 99. orr.

2 (adizlagun gisa)

Mississipiaren gainetik, hor nonbait, gindoazen (eskuineko begiaz ikusi nuen), oso altura handian eta erabat lasai, gure helizeak goizaldeko eguzkitan dizdizari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

Zeruko alde garbian izarren bat edo beste ageri zen dizdizari.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 161. orr.

Aurrera darraigu hegan; gailurreko gurutzea dakusat, zuri, dizdizari, baina bakarti oso.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus