Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

divertimento 1 iz dibertimendua.

Aitzitik: errealistek eta berauen aldekoek munduan gertatzen denarekin zerikusirik ez duen jostaketa soila izatea leporatu ohi diote, divertimento hutsean geratzea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 139. orr.

Egiazki, divertimento bat besterik ez zen: gustatu egiten zitzaion tertulietan, berak eta bere lagunek hoteleko kafetegian arratsaldero egiten zuten solasaldiaren hasieran, "argaldu egin naiz" edo "gizendu egin naiz" esatea; komentario arrunt hark lagunarteko giroa argitzen zuelako errepikapenaren poderioz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.

Fidel izan beharraz gertaerak eta pertsonen arteko harremanak katramilatzen eta korapilatzen doazen komedia -edo melodrama baten parodia- bat da, barregarria eta serioa aldi berean; divertimento arin bat kanpotik, gizartearen kritika zorrotz sakona barrutik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.

2 suitearen antzeko musika lan instrumentala, forma jakinik gabekoa.

Divertimento moduan interpretatu zuen Menak Beethovenen 4. sinfonia eta ez zen oker ibili.  Berria - Kultura   2004-05-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus