Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
DIU siglak Umetoki Barneko Gailu esan nahi du (gaztelaniazko dispositivo intrauterino hitzen siglak dira). Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.
Hari DIU edo umetoki barneko gailua kendu behar zioten medikuek. Berria - Gaiak 2004-07-09
Horretan oinarritzen da DIU honen kontrazepzio modua. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 98. orr.
Mundua ez zen apenas deus ere aurreratu pilula edo DIU bezalako metodoak asmatu aurretik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 83. orr.
Gaur egun, bosgarren belaunaldiko DIUak ditugu: material hobeekin eginda daude, emakumearen umetokira moldatzeko forma egokiagoak dituzte, seguruagoak dira eta eragiteko mekanismo sofistikatuagoak dituzte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 101. orr.
diu hormonala (3); mirena diu (4); mirena diua (10); mirena diuak (6); mirena diuarekin (4)