Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ditxolari edo zirtolarien usadioak bizi-bizirik dirau sustraiak baserrian dituztenentzat. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 85. orr.
Gezurra badirudi ere, ditxolarien teknika lantzen arituko ziren eskolan, eta horixe zuten etxean lantzekoa: hitz bat aukeratu, edozein, eta harekin errimatzen duen esaldi bat erantsi gero hari. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 191. orr.
Bertsolariek eta ditxolariek beti kontatzen ditek, meza eta bezpera arteko kermezetan, haurra beltza sortu zitzaien Manex eta Memenaren istorio irrigarria: kedarrez likisturiko gizonaren tximiniarena aditzean, karkazailka lehertzen gintukan, apeza barne. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.
Zer kostatzen zaio ba ditxolari on bati, bertsoa osatzeko hiru-lau oinarrizko kontzeptu hartu, haien esparruan lan egiten ikasi eta bere jarioa diskurtso bilakatzea? Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 88. orr.
Errematea nola eman jakingo du ordea ditxolariak: [...]. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 86. orr.