Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ditxa iz poza, zoriona.

Zeure zorionean, izeba ero edo osaba pakete mozkortzioren bat izateko ditxa bazenu, solastu harekin, galdegin handien gauzak nola diren, eta hark erranen dizu noski. haizea aldeko suertatu eta ehiza-zakurraren usnaketatik libratzeko ditxa izan zuela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 156. orr.

Garaiko ditxa eta desditxen aurpegia bilakatu zen Jean Gabinena.  Berria - Kultura   2004-05-16

Moralista batzuek arrazoitu zuten diruen jabe izateak ez dakarrela beti zorionik eta beste ditxa modu batzuk zuzenagoak direla beharbada.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 49. orr.

Trastez betetako gelaxka ziztrin hartara sartzen naizenean, sudur-zuloak zabal zabaltzen ditut ditxaren usaina hartzeko.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ditxa eta (5); ditxa izan (3); ditxazko ditxa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus