Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gare de Lyonen -eta kontu bera lehen egunetan ezagutu nuen hainbat kale eta distritutan ere-, ezerk ez zuen herrietako bizimodurik iradokitzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 297. orr.
San Giovannin bezalaxe distrituko beste herri guztietan ere, animazio berbera zegoen, argi distira ohi ez bezalako berbera. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 104. orr.
Gero distrituko administrazioak, tundrako bizimoduak neskatilarentzat zekartzakeen osasun arriskuak zirela eta, barnetegian sartzea erabaki zuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 282. orr.
Ez dago epailerik lagun diezazukeenik ez eta abokaturik ere, txotxolotzat hartzeko moduko galderak egiten dizkizutenean; han norbera, distrituko fiskala, takigrafoa eta beraiek besterik ez zegoen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 121. orr.
Distrituko epaileak edo Mexikoko Auzitegi Gorenak hara iritsiko balitz kasua sakonago aztertzeko bide ematen du helegiteak. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
-Distrito honetako buru egiten duena... Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 36. orr.
1997. urteaz geroztik [Mexikoko] Distritu Federaleko gobernua gidatzen du. Berria - Mundua 2004-04-04
Hainbat estatu legek oraindik ere 4,7 milioi herritarri bozkatzea eragozten diete 48 estatutan eta Columbia distrituan. Berria - Mundua 2004-10-27
Luisek distritoen zenbatze sistema azaldu dio, tipularen irudia, gune baten inguruan biribilean kateatzen eta gainjartzen diren distritoak, eta bera bederatzigarrenean bizi dela. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 29. orr.