Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

distribuzio 1 iz banatzea, banaketa.

Kontinenteak ez dira markatuta egongo, baina hirien argitasunaren irudia diren puntu zuriek, beren distribuzio desberdinean, ohizko mundu geografia iradokiko dute.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 285. orr.

2 (hizkuntzalaritzan)

Bloomfieldarrentzat, bestalde, banaketa edo distribuzio osagarrian azaltzen ziren hotsen sailkapen-tresna zen fonema.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.

3 eraikin edo etxebizitza batean, zatiak antolaturik dauden era.

Buruan zerabilen distribuzio berriaren arabera, solairu nagusia eremu publikoa izango zen: despatxua, harrera-gela, saloi-biblioteka, jantokia, sukaldea eta officea; eta goiko planta familiaren bizitza pribaturako txokoa: sala, jantzitokia, logelak, bainugelak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 171. orr.

Bizileku berezi honetan sartu eta zapart egiten du egunak; distribuzioa alegera, erosoa eta orijinala da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Eta haietako egun batean, distribuzio-planoa marrazten ari zela, gogogabeturik aurkitu zen Gortari, gaitzen bat inkubatzen egongo balitz bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus