Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

distrakzio (orobat distratzione g.er.) 1 iz arreta galtzea edo galaraztea.

Joan zaitezte zeuen bizilekura eta utz nazazue bakarrik, Jainkoa lagun, garizuma hau hemen egiteko asmoa baitut, espirituaren inolako distrakziorik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1083. orr.

Zenbait minuta, luzeak, luzeak egoiten gara -bakoitza otoitzean ari bide da, distratzionerik gabe!  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 111. orr.

Gogora dezagun terroristek 'distrakzio' bonba bat ezarri zutela McDonald's jatetxe batean Nord-Osteko antzokia bahitu aurretik, 2002an.  Berria - Mundua   2004-08-27

Distrakzio ekintza da  Berria - Mundua   2004-03-06

2 josteta, denbora-pasa.

Munduaren distrakzioek zugandik urrun ninderamatelarik ere, ez nintzen haatik zugandik bereiz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 245. orr.

Aitor dut abentura horrek ez dukeela zailtasunaren merezimendua; baina distrakzio bat izanen da bederen, asper-asper eginik bainago.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 372. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus