Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikerketen emaitzak desitxuratzea eta haien zentzua distortsionatzea, horra zertaz egon behar genukeen kezkaturik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.
Muturrera jota, komunikazioa bera ere eten daiteke, edo sarritan distortsionatu egiten da eta, ondorioz, mezua ez da behar bezala heltzen. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 161. orr.
Esportazioen laguntzei eta merkataritza distortsionatzen duten barneko laguntzei buruz ere mintzatu dira Parisen. Berria - Ekonomia 2004-05-16
Bada zerbait, baina, bakartasun sentsazio hori baldintzatzen eta distortsionatzen duena. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.
Eta kezkatzen gaitu nola kontatzen zaigun hori guztia, judas begiak, ahur edo ganbil, beti distortsionatzen baitu bestaldean dagoena. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 13. orr.
Aaurreko teilatu eta eraikinen formak distortsionatuta ikusten ziren. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 157. orr.
Hirurok elkarrekin igaro ditugun uneak patetikoki distortsionatuz. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 81. orr.
Handik berehala, ordea, kontrol-mahaiaren aldetik txistu-hots distortsionatu bat entzun zen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 97. orr.
Hire inbidiak okerbideraturik baizik ezin huen izan nitaz horrelako irudi distortsionaturik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 149. orr.
Teklak zanpatuta, ez nion deus ere aterarazi ohiko soinu distortsionatuaz aparte. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.