Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
PPk distortsioa eragin eta errealitatea desitxuratu izana salatu zuen atzo Quesadak. Berria - Euskal Herria 2006-02-01
Egongaiztasunezko lehen osagai bat asiar eremu honetako konkurrentziaren baldintzen distortsioari dagokio. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.
Agintariak saia daitezke eskaria areagotzen, baina ekonomiak oparoalditik dakartzan distortsio eta desorekek ekonomiaren sustapena bertan behera utz dezakete. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 118. orr.
Bistan da konkurrentziaren distortsioa dagoela hegazkin konpainien alde. Berria - Mundua 2006-03-25
Truke-tasa errealen distortsiozko efektu hori orobat izan da garrantzitsua krisia eskualde osoan zabaltzerakoan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.
Beno, duela asko izan zen, baina telebista denboraren distortsio hutsa da. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 129. orr.
Marketina ez al da ba izango, pertsuasioaren eta informazioaren distortsioaren bidez [...] kontsumitzaileari indarra kentzeko beste estrategia bat? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 179. orr.
Distortsio horien aurrean adi egoteko jarrera izan du, neurri batean, bertsolaritzaren mugimenduak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 63. orr.
Burezurreko giltzaduren helburu nagusia zera da: mundura jaio aurretik erditze-kanala igarotzean buruak jasan behar duen distortsio handiari amore ematea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.
Grabitate uhinak antzeko prozesua dira: antzekotasuna da indar guztien modus operandi-a uhinak eta partikulak trukatzea dela; grabitatearen kasuan, ordea, “uhinak” espazio-denborako distortsio oso txikiak dira. Berria - Gaiak 2006-04-27
Lente sinple baten lehenengo akatsa irudiaren distortsio bat da, teknikoki aberrazio esferikoa esaten zaiona. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.
Orekatu daitezke zuzena ez den ikuspegi batek sortzen dituen erretinako distortsio guztiak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.
Bozgorailuaren distortsioak haizearen ehuna tarratatu zuen, gure belarriak negarrez ipini. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 128. orr.
Lasai eta presarik gabe egin dugu lan, eta nahi genuen soinua lortu dugula esango nuke, distortsio eta efektu handirik gabekoa. Berria - Kultura 2004-02-27
· Delako ancestral voices haiek ez direla estatuaren orkestra eta koruek jotako pieza kaxkar baten distortsio destokitu bat baizik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.
Esportazioei emandako kredituek «merkataritza distortsioak» eragiten dituztela. Berria - Ekonomia 2004-07-18
Agenteek baimenik ez dutenez aurretiko denbora-distortsioak jasan dituzten espazio-uneetara jauzia egiteko, ia ezinezkoa da krimenaren eszena eta xehetasunak taxuz berreraikitzea. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 168. orr.
Puntu horretatik aldentzen den bezain laster azaltzen baitira perspektiba distortsioak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 98. orr.
Istripuaren ondoren goragalea eta mina zituen Ermukoak eta medikuek bizkarrezurreko zerbikalean distortsioa izan dezakeela argitu zuten. Berria - Kirola 2004-03-26