Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

distirarazi, disdiraraz, distirarazten (orobat distirazi) du ad distiratzera behartu, distira eragin.

Euriak karrika zolak distirarazten zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 229. orr.

Eguzkiak haren ezpata distirarazi zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 249. orr.

Gu izan ezik, beste inor ez, mutikoa eta biok, inguruan euri-uholdea, bera kukubilko eta nire zapatak distirarazten bere zapiarekin, zirt-zart...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.

Bere bizitzan zehar Jaunak miragarriro distirarazi zuen gizon harrigarri hau [...] heriotzan are eta distiratsuago egin zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 833. orr.

Eguzkiak buruak argitzen ditu, alaitsu distirarazten dio aizkorari, eta burua moztuko dioten gizonak berak ere irribarre egiten du. berdel urrekarek, bizkarra txartatu berdexkez ildaskatuta, beren saihetsetako nakar aldakorrari distirarazten zioten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 48. orr.

Neskak eraztunak, besokoak, belarritakoak zituen jantzita, argi mehean distirarazten ziotenak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 81. orr.

Janari osatuak jainkotiarren bihotza alaitzen du eta haien aurpegia distirarazten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 184. orr.

Nire pausoen hotsa farolen argiak distirazitako espaloi bustian, ur-putzuetan, tarte belartsuetan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

distirarazi zuen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus