Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geldi zeuden, erregearen soldadu harroek inguraturik, burdinazko bularra distiraka egunsentian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.
Behean, urrun, Elronden etxeko lanparak ikusi zituzten distiraka. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 329. orr.
Zure gainean izarrak distiraka, badirudi gaueko haize finak "maite zaitut" dioela. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 84. orr.
Atsoak pizturiko metxa bat ari zen distiraka. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 169. orr.
Bere begiak distiraka hasi ziren jakin-minez, bi izarren antzera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 14. orr.
Itzuli zenean, distiraka zekarren monokuloa begian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 64. orr.
begiak distiraka (3); distiraka ari (7); distiraka zituen (3)