Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denak jantzi zuri eta distiragarriekin apaindurik eta mutil ezin ederragoen itxura hartuta. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.
Plaza, batez ere, distiragarria da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.
Strass distiragarriz lotzen ziren zapata ikaragarri altuak, zerurik urrunenera iristeko gai ziruditen plataforma sentsualak. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 51. orr.
Azken bertsoa laino atzetik irtendako eguzkia bezain distiragarria da, iturriko ura ez da gardenago. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 89. orr.
Filosofiako arazoek kezkatzen duten edozein pertsona argituk bere begiak orri hauetara begira jartzea aski izango du, bere baitan argitasunik distiragarriena piztu dakion. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.
Kamiseta laburrak agerian uzten duen gerrialdean izerdi-geruza mehea, azal leunaren distiragarri... Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.