Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estalkien islara orban hori bat ematen zuen, baina argiagoa, ezpainak, eta begi niniak ere, margul, eta haragia bezala zurbil eta distiragabe bihurturik, bereizten ere ez zirela. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 217. orr.
Zapata distiragabeekin / oinak arrastaka. Berria - Kultura 2006-04-04
Posta elektronikotik etorritakoa laburtzeko lan distiragabeari, hizkera periodistikoaren ustezko bizitasunaren kolorea baizik ez nion erantsi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.
Mutil distiragabe baina segurua gertatu zen, fidatzeko modukoa: eta esperientziak erakusten du horixe dela, fidagarritasuna, bertuterik iraunkorrena, inon erosten ez den eta sekula galtzen ez dena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 266. orr.
Nire mahaitik gertu emakume gazte eta beltzaran bat zegoen, azal distiragabekoa, ezpain txiki eta lodiak zituena. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 46. orr.