Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

distentsio 1 iz harreman, egoera edo kideko baten tentsioak behera egitea.

Zahatoa lagun genuela gazta puska bana jan genuen hirurok, une hartako distentsioa baliatuta.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 92. orr.

Bakea eta distentsioa, ezkutuko elkarrizketetatik baino ez daiteke etor.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 19. orr.

Gobernu autonomoaren eta zentralaren arteko harremanen bideratzearekin sortutako distentsioa dela-eta, [...].  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Aldi berean, ekoizpen-ahalmenen distentsioak prezioak jaistera bultzatzen ditu enpresak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

Elkarrizketa eta negoziazioaren bidetik, hitzezko eta egitezko distentsiotik etorriko da konponbidea.  Berria - Harian   2005-01-14

Sumindura distentsio bihurtzeko, inkomunikaziotik elkarrizketara igarotzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zalantzarik ez dago distentsio prozesu horien balioaz eta efektu politikoaz.  Berria - Harian   2006-01-07

Espainiako Gobernuari distentsio neurriak «kemenez» har ditzan eskatu zion, bereziki «euskal preso guzti-guztiak Euskadira hurbiltzeko».  Berria - Harian   2005-06-23

Estatuari distentsio politika bati ekin diezaion eskatzen diogu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Alderdi eta eragile abertzaleek distentsio keinuak eskatu dizkiote Zapaterori, besteak beste, espetxe politikan aldaketak egin ditzala.  Berria - Harian   2006-03-25

Gatazka gainditzeko «distentsio ahaleginak» beharrezko direla.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Egun dauden aukera politikoen aurrerabidea sendotzeko, funtsezkoa da azkar eta erabakitasunez distentsio garai batean sartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

3 ehunez eta lotailuez mintzatuz, luzatze bortitza.

Aitor Lopez Rekarte eskuin hegalekoak, berriz, distentsioa izan zuen.  Berria - Kirola   2006-01-20

Eskuin belauneko alboko barne lotailuan distentsioa du aurrelariak.  Berria - Kirola   2006-04-04

Eskuin belauneko lotailuetako distentsio baten ondorioz hiru astez jokatu gabe egon ostean.  Berria - Kirola   2004-04-16

Erresonantzia magnetikoak uste baino emaitza hobeak erakutsi zituen, ez zegoen zuntz hausturarik, gihar distentsioa baizik.  Berria - Kirola   2006-02-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

distentsio keinuak (4); distentsio neurriak (4); eta distentsio (3); eta distentsioa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus