Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

distantzia (ETCn 19.995 agerraldi; orobat distanzia g.er. eta distantzi g.er.) 1 iz bi punturen arteko bitartea.

Berriro neurtzen dut, nire begiez, hodeietatik bereizten nauen distantzia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

Distantzia hori ezin neur daiteke.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 221. orr.

Hiru metroko distantzia zegoen haien artean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 105. orr.

Mila bat metroko distantzian, ipar-ekialde orientazioan, arrautza formako objektu geometriko bat begiztatu zuten.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 46. orr.

Gauza naiz lau kaleko distantziara irakurtzeko autoen matrikulak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 55. orr.

Legeak 250 metroko distantzia eskatzen baitu den gutienetik horrelako labe baten eraikitzeko.  Herria   2003-06-26

Kristalinoaren eta kornearen neurrietan eta kristalinoaren eta erretinaren arteko distantzian dauden gorabeherak ez dira guztiz zorizkoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Pertsona bati, erabateko ilunpean, argi-puntu baten distantzia kalkulatzeko eskatuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

-Distantzia atxiki ezazu!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 211. orr.

Dakusazunean mugimenduan ari diren bi gauzak denbora berean bi distantzia egiten dituztela, [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 202. orr.

Etxeraino jarraitu zion, neurri-neurriko distantzia gordez.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 132. orr.

Mekanismo optiko horrek, bi irudi bateraraziz, objektuaren distantzia adierazten du eskala batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Iturburutik bokalerainoko distantzia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 404. orr.

Distantzia hori Heletatik Hazparnerakoaren neurrrikoa dela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.

Argazki-makina bikoitz sinkronizatu bat hartu eta bi objektiboak begien arteko distantzia berera jarririk.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Saihesten saiatzen gara, haien ibilbidea besteratzen, halako distantzia batean edukitzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 111. orr.

Zein den lurrak aldi bakoitzean eguzkiaren inguruan biraka ari dela, eguzkira duen distantzia, eta zein den lurraren makurdura, egunak ere halakoxeak izango dira: batzuk gau luzekoak eta hotzak, beste batzuk gau laburrekoak eta beroagoak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 26. orr.

Galdu egin da isilik, poetaren hitzak airean, ametsak loaldian eta maitasuna distantzian edo denboran galtzen diren bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 217. orr.

Distantziak memoria uzten du, gainerakoa eraman ondoren.  Berria - Kultura   2004-05-18

2 irud /hed

Modulazio diatonikoa naturalagoa da, eta erosoagoa du bitarteen arteko distantzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Ez duzu hautsi nahi horrenbeste urteko distantzia.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 69. orr.

Losintxa bat, familiaz galdetu, nonbait geratu: edozein gauza bien arteko distantzia laburtzeko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 148. orr.

Gauak, aitzina egin ahalean, bere logika ezarri zigun, elkarrenganako distantzia laburtuz hizketagaiak intimotasunera lerratu bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Jarri duzun aurpegiarekin, erabili duzun doinuarekin, sinesten ez duenaren distantzia markatzen saiatu zara.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 46. orr.

Aitaren etxea defendatzeko bere modua da: distantzia markatzen dakiena. Oteizarenganako begiramena dago Arestiren aldetik, baina baita distantziak markatzeko premia ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.

Zuka hasi zitzaidan distantzia eta efektu handiagoak lortzearren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 27. orr.

Distantzia apur bat hartu behar duzu, bestela hiriak zurrupatu egiten zaitu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 123. orr.

Gaiarekiko distantzia hartzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 87. orr.

Gero distantzia ezarri dut, ez hoztasunez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 89. orr.

Distantzia bat jarri beharra dago beti bestearekin, gehiegizko komunikazioa ez da inoiz onuragarria suertatzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 171. orr.

Politikan, ezinbestekoa egiten da aipu markek ezartzen duten distantzia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 177. orr.

Arberen meriendaren eta guk Urrestillan jaten dugun txuletaren artean dagoen distantzia arazo politiko hutsa da, distantzia politiko bat da, historiak ezarri duen espazio galdu bat, ametsez, proiektuz, balaz, ezintasunaz eta odolez betetako zulo beltza.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 143. orr.

Adiskidetasunetik distantziara, distantziatik gorrotora, gorrototik mendekura jauzi egingo dute protagonistek.  Berria - Kultura   2004-04-07

Kontatzen dena norberaren baitan berregitea da narrazio literarioaren funtzioetako bat, distantziak banatzen dituen sortzailea eta irakurlea esperientziaren bidez lotzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 121. orr.

3 (izenondoekin)

Distantzia laburretan baino ez da lortzen difusio maila egokia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 166. orr.

Bizikletan distantzia luzeak egiten ohitua dago.  Berria - Harian   2005-06-24

Ahots hura sortu den lekura distantzia luzea ez badago, hitz bakoitza argi entzun eta banan bereiztu behar dugu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 263. orr.

Zaldia hartu eta distantzia luzeak korritzera ohitu nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 216. orr.

Distantzia luzeko telefono-deia neure kontu izango zen gainera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

Ehun bat metro izango dira handik hona, laurogei akaso, distantzia handia nolanahi ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 133. orr.

Corley sarbidearen ondoan geratu zen zutik, aurreko ateko harmailetatik distantzia txikira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 87. orr.

Bi punturen arteko distantzia motzena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 234. orr.

Lau ikuspuntu horiek beste horrenbeste koadratze modurekin egokitzen dira (eta filmatzeko lau distantzia desberdinekin, orobat), eta elkarrekin adostu ezinekoak dira. beti ikusten direlako gauzak hotzago, distantzia handiagoaz, norberari gertatu ez zaizkionean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 219. orr.

Zure ahotsaren doinuaren distantzia hotz hura.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 100. orr.

Egiturekiko erlazio horiek halako distantzia psikiko bat deitu ohi den hori kalifikatzen dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.

Ikusle baten eta balio plastikoen jokoaren arabera antolatuta dagoen irudi baten arteko distantzia psikologikoa erregulatu behar da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.

Distantzia "metafisiko" batetik begiratuta ("Jainkoaren begiarekin"), mundua dena bat ikusten da nonbait finean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 142. orr.

Ate automatikoan zehar irteten diren guztiak ikusi ahal izateko distantzia aproposean zutabe baten ondoan gelditu denean, igarotako urteen zamak lasaitu egin du berehalakoan.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 22. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Distantziaren eta tamainaren arteko lotura oso nabarmen ageri da tipologia honen frantses-ingeles itzulpenean, zeren ingelesez distantzia-eskala bat baita eskala hori, extreme long shot-etik hasi (oso urruneko planoa) eta extreme close-up-eraino (oso hurbileko planoa).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.

· Horrela bada, bizkor-bizkor geratzen ziren tarantasaren atzean bideko zutoin distantzi erakusleak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 138. orr.

· Garraio publikoaren distantzia-denbora bikoa hobetu behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Klase-distantzia bat, baina berezia, izenik gabea.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 17. orr.

Zibilizazio-kutxa bat, bost edo sei mila urteko denbora-distantzia egin zuena Historiako ozeanoan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 377. orr.

CIA teknologiaz mozkortua ibili zen zenbait urtez, ordenagailuek segurtasun-distantzia guztiak areagotu balituzte bezala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

Badakizue nola hitz egiten duten batzuek segurtasun distantzia gordeta, sesioan hasiz gero zakurra eta katua balira bezala elkar ez txikitzeko?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 90. orr.

6 distantzia fokal foku luzera.

Lauzpabost segundoren buruan niniak distantzia fokala kalkulatzeari ekin zion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 208. orr.

Txirotasun eta miseriaren aurrean distantzia fokala kalkulatzen hasten diren argazkilari horiek egiten duten tankerako erreportaia egiten ari zen: kakaputa bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ametsen distantzia (3); ametsen distantzia neurtzera (3); artean dagoen distantzia (3); artean distantzia (4); arteko distantzia (33); baina distantzia (7); behar den distantzia (3); besteko distantzia (3); bien arteko distantzia (3); da distantzia (7); dago distantzia (3); dagoen distantzia (6); den distantzia (6)

distantzia apur (3); distantzia bat (17); distantzia batera (5); distantzia berberera (4); distantzia berean (3); distantzia berera (5); distantzia da (8); distantzia desberdinetara (3); distantzia edo (3); distantzia egin (3); distantzia ere (6); distantzia eta (13); distantzia ez (8); distantzia handia (5); distantzia handiagoa (4); distantzia handiegia (4); distantzia hartara (3); distantzia hartu (6); distantzia hartu behar (3); distantzia hartzeko (3); distantzia hartzen (3); distantzia hori (14); distantzia horrek (3); distantzia horretan (3); distantzia horretatik (5); distantzia jakin (3); distantzia luzea (5); distantzia luzeko (6); distantzia markatzen (3); distantzia neurtu (6); distantzia neurtzera (3); distantzia psikiko (6); distantzia psikiko bat (3); distantzia psikikoa (3)

distantziak distantzia (3); duen distantzia (5); egiazko distantzia (4); egiazko distantzia ez (3); eta distantzia (27); ez dago distantzia (3); halako distantzia (8); halako distantzia bat (3); kilometroko distantzia (5); metroko distantzia (4); nire ametsen distantzia (3); oso distantzia (9); segurtasun distantzia (3); zuen distantzia (3)

arteko distantziak (9); arteko distantziarik (3); dago distantziarik (3); distantziak distantzia (3); distantziak eta (7); distantziak ez (4); distantziaren erdia (4); distantziaren eta (4); eta distantziak (7); eta distantziaren (6); ez dago distantziarik (3); inguruko distantziara (4); kilometroko distantziara (8); metroko distantzian (3); punturen arteko distantziarik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus