Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

disputa 1 iz liskarra, eztabaida, eskatima. ik demanda; sesio1.

Adierazgarri gerta daiteke, ikuspegi horretarik, amaren urtebetetzean izan zuten disputa eta eztabaida.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Elkartu berriak ziruditen, baina disputa zaharrak zekartzaten bilerara, eta ez zuten eztabaidan berehala hasteko denborarik galdu nahi.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 23. orr.

Disputa moraletan bi zentzutan azter dezakegu desadostasunaren iturria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 207. orr.

2 disputan

Hala ulertu du eta polemizatu du Ortega-k 1908ko artikulu batean Maeztu-rekin disputan: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 164. orr.

Rock taldea Alkatearekin disputan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 58. orr.

Eta mila zarata zikin elkarren kontra disputan, azokako tristuran, plaza beteko tristuran.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Mila aldiz aritua naiz berarekin disputan, baina alferrik: hark bereizi egiten ditu beti, nik ezin bereizi ditudanak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

disputak eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus