Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horregatik jarri zuten dispositibo bat igogailuan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 176. orr.
Iraganera bidaiatzeko dispositiboa asmatu zuen hura bera. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 84. orr.
Larruazalaren dispositiboa martxan jarri zitzaion, egongelan izugarrizko hotza egiten zuela konturatu zen halako batean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 120. orr.
Kausalitate bat egozteak ahalbidetu zion Freudi inkontzientearen hipotesia planteatzea, eta horren azaltzea atzemateko, dispositibo bat sortu zuen: dispositibo analitikoa. Berria - Kultura 2006-05-09
Komenigarria izan liteke Poliziaren Gorputz Nagusiko A12GO7793 funtzionarioari eta Donostiako polizia etxeko gertaeren garaiko (Informazio) komisario nagusiari deklarazioa hartzea, komandoaren iritsiera aurreikusia zela-eta antolatutako dispositiboari buruzko eta bertan parte hartu zutenei buruzko argibideak eman ditzaten. Berria - Harian 2005-06-10
Departamenduko eskema berezia muntatu du, gure lurraldea deseginez, barnealdea Biarnorekin nahasiz; dispositibo horretan segitzen bagenuen, abertzaleok irabazi baino gehiago galduko genuela aipatu nuen, kanporatua izan aitzin. Berria - Euskal Herria 2006-02-04
Estatuak eta Kontseilu Nagusiko lehendakariak diotenarekin bat egiten dut, hala nola ez dela Kontseilu Nagusiaren eskumena bere lurraldea bitan zatitzeko dispositiboa martxan ezartzea. Berria - Euskal Herria 2006-04-11