Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

disparatu, dispara, disparatzen 1 du ad tiro egin. (su armekin)

Disparatu egingo nioan, eta trenaren abiadaren gutxitzea aprobetxatuz, geltokira iritsi baino lehen egingo nian ihes handik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 58. orr.

Fikzioan, don Pedro borrokan ikusten genuen, bere buruaren defentsan disparatzen, damu hartzen lagun hurkoari heriotza emateagatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.

Nire zereginaz arduratu nahi nian bakarrik, zera, kanoiak seinalatuko zidan gizonaz, disparatu eta handik lehenbailehen ateratzeko, bagoitik behera saltatu eta laguna motorrarekin zain nuen lekurantz lehenbailehen korrika egiteko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 60. orr.

Ez zuen keinurik egin, eta ez nuen disparatu beharrik izan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 147. orr.

Ez da argazkirik agertuko baina jendeak odolez zipriztindutako pistola bat irudikatuko du lurrean eta arma disparatu berri duen esku hilotza ondoan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 143. orr.

Katu batek ez du bada, bakarrik disparatzen, alajaina!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 64. orr.

2 (bestelakoekin)

Txominek tiragoma patrikatik atera, sardea gidatu, gomak luzatu, disparatu... eta harriak bekokian jo zuen nagusia, jesus amen batean!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 103. orr.

3 irud/hed

"Gizatasunaren erlijio" batek, Comte-ren positibismoaren molde zurrunean tiraketan huts egin zuenak, mundua sutan jarri zuen komunismo marxistaren kanoi-zulotik disparatu zutenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 362. orr.

Eta hurbilduko da leihora, begiratuko dio kameleoi batek euli bati begiratuko liokeen bezala, eta disparatuko du eskua, zast.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 83. orr.

Gaurko pubak, tabernak, dantzalekuak eta neuronak disparatuta daramatzaten gaztez betetako kaleak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus