Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zer disparate egin behar duk? Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.
Hori da disparatea!», zioten komunikabide horiek duela lau urte. Berria - Kirola 2004-06-16
Baina, eskua sartzen hasita, zergatik ez konpondu toki publikoetan denon lotsagarri dauden euskarazko disparateak? Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 95. orr.
Komeni da, horrelakoen eskarmentua jasotzea, tentuz ibiltzeko, eta zernahi gertatutakoan ere, disparate handirik ez botatzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 109. orr.
Zenbat disparate egin zituen Eliz Amak, ezinbesteko eta premiazko ez ziren aginddu-magindduei garrantzi itxuragabea emanez! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.
Planteamendua bera disparate nabarmena bada ere, gupidarik gabe erabili dute azken orduko gure ilustratuek iskilu gisa, indioak konbertitzeko beren gurutzadan. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.
Baina bada disparate komunikatibo nabarmenik ere. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 119. orr.