Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

disonante 1 izond hots konbinaketez mintzatuz harmoniarik ez duena.

Biriketako hauspotik ateratzen zitzaizkion hots eta ziztu disonanteen arabera, hats edo hitz egiten zuen bakoitzean  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 10. orr.

2 irud/hed

Hedabide horiek guztiak komunikazio disonantearen erakusle dira, talde ekonomiko eta politiko handien eraginpetik eraikitzen joan diren egitasmo errealak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 136. orr.

Berdin hitz egin liteke komunikazio disonanteaz edota zirikalariaz ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 17. orr.

Izaten baitira leku batzuk ahotsari berez bidea mozten diotenak: adibidez leku disonanteak, grekoek catechountes deitzen dituztenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2450. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus