Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Droga bat gorputzera sartzeko, eraginkorragoa da larruazala ukenduz igurztea disoluzio urtsu batez gaina bustitzea baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.
Zientzialari bati galdetzen badiogu honetaz, berehala azalduko digu zer gertatzen zaien arrautzaren proteinei, ematen diren polimeroen prozesu fisiko-kimikoak, bertako disoluzioen ezaugarri elektrikoak, fluidoen mekanika, erreologia eta beste prozesu asko. Berria - Gaiak 2006-04-18
Patrizioarekin ez da nahastu behar, hura disoluzio saturatua baitzen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 222. orr.
Gaur egun iraultza irudikatzeko era bakarra agintearen disoluzioa da, ez agintearen konkista. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 132. orr.
Baina, ordutik, artea ez da disoluzio orokorraren koska bat estuago egiten duen torloju bat baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.
Spengler-entzat mendebaldea honezkero "zibilizazio" edo disoluzioaren fasean sartua dago, kultura (edo arima) grekoa Alexandro Handiaren ostean bezalaxe, eta erromatarra Zesar-en ondoren. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 207. orr.
Ministro Kontseiluak gorteen disoluzioa agintzen duen dekretua onartu zuen eta, gero, Aznarrek hartutako erabakiaren berri eman zuen hedabideen aurrean. Berria - Euskal Herria 2004-01-20
Popper-ek, bestalde, indukzioaren arazoaren disoluzioa aldarrikatu du bere metodologia faltsazionistan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.