Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oliotan edo antzeko disolbatzaileren batean nahasitako pigmentoekin egindako tinta bat. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.
Ferrojel bat disolbatzaile batek puztutako sare polimeriko bat da, burdin oxidozko nanopartikulez betea. Berria - Gaiak 2004-09-30
Horretarako ironia behar, ordea, herdoilak erre eta askatzen dituen disolbatzailerik eraginkorrena. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 153. orr.
Lisak, gainera, aberetu nahi zuen; bizpahiru egunez ihes egiten zion, beldur baitzen harengana hurbildu eta borondatea deuseztatuko zion disolbatzaile baten indarrarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 304. orr.
Pintorea zen, izerdi keruaren azpian sumatzen zituen disolbatzaile eta akriliko zantzuek argiro adierazten zuten bezala, baina ez zen artista arrakastatsua. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 29. orr.
Baina gizakiak kemen disolbatzailea du irudika daitekeen sufrimendurik basatiena edo pentsa daitekeen oinazerik sofistikatuena eroangarri bihurtzeko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.