Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

disolbaezin 1 izond ezin disolbatuzkoa.

Almidoi disolbaezin bat da glukogenoa, gordetzeko egokia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

Amonio kloruroarekin aproba egitea bururatu zitzaidan, gai baita berun oxidoarekin egonkorki konbinatzeko, kloruro disolbaezin eta geldo bat emanik eta amoniakoa jareginik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

Landare-jatorriko erretxina fosilak dira, urtze--puntu altu samarrekoak, eta aurkitzen eta merkaturatzen diren egoeran olioetan disolbaezinak dira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 200. orr.

Asmakuntza argitsu bat egin dute, beren nitrogenoa azido urikoaren moldean paketatzea bururatu baitzaie; uretan disolbaezina baita, egoera solidoan kanporatzen dute azido uriko hori, uraren bitartekaritzarik gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.

2 adkor/hed

Bere bizitza bideratzeko pentsatzen zituen sistema guztiek uzten zituzten jauskin disolbaezinak, bere sistemen hasieratiko huts egitea erakusten zutenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 230. orr.

Gaur konbentzigarria otuko litzaioke giza nahimena askea dela; bihar, izadiaren kate disolbaezina kontsideratu ondoren, askatasuna norbere buruari egindako iruzurra besterik ez dela eta izadia baino ez dagoela usteko luke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 185. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus