Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diskutitu, diskuti, diskutitzen du ad eztabaidatu.

Nire gurasoek askotan diskutitzen zuten, orduko ez baitziren ongi konpontzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 41. orr.

Lucasek, arrazoiketa zuhur horren ostean, inbidiaz entzun zuen Maria eta Marcosen eztabaida, urteak eman zituelako berak inorekin diskutitu gabe.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 128. orr.

Garai hartan ez zen gurasoen agintea diskutitzen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 93. orr.

Osasun mentalerako zer ote den hobea diskutitzen jardun dugu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 137. orr.

Nolatan, bada, diskutitu hitzik ere egin ezin duen gizonarekin?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 46. orr.

Horregatik ez dute diskutitzen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus