Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
diskutigarri izond eztabaidagarria.
Bere teoriak dio denbora ezerekiko loturarik gabe lerratzen dela, kanpokoaren eraginik gabe, alegia, eta niri oso diskutigarria iruditzen zait iritzi hori. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 84. orr.
Hitzek eta ideiek berek, ez izan, edo esan nahi, baina balio egiten dute; ez dira diferenteak, originalak, diskutigarriak, etab., baizik onak ala gaiztoak, kito. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 83. orr.
Diskutigarria duk proletargoaren diktadura, ez duk uste? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 250. orr.