Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diskretuki begiratu nion baina nahikoa izan zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.
Perfumea erabiltzen zuen, diskretuki, eskuzapian. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 101. orr.
Betbetan joan zauku Jean Hirigoyen, Asiako misionesta, ustegabeka bezala, diskretuki, bizi izana zen bezala funtsean. Herria 2001-07-19
Mariarekin biltzen segitzen bazuen, diskretuki egiten zuen, behin ere ez zapataginarenean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.
Zenbat aldiz ahalegindu zarete zuek irakurtzen kalean eman dizueten esku-orri "alternatibo" horietako bat eta, ezinaren ezinez, gertuen zenuten paperontzian utzi duzue -diskretuki, hori bai (oharkabean igarotzea gustukoa baituzue)- orriaren erdira ere iritsi gabe? Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.