Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diskoteka iz musika grabatuarekin dantza egiten den lokal publikoa.

Ezpain gorri goxo haien artetik hortzadura zuria agertu zen, diskotekako argi beltzak are gehiago indartzen zuena.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 163. orr.

Diskoteketan gorputzak harro erakutsi, arrimatzekoak noiz ipiniko itxoiten, adurra zerion ergelen batek dantza egiteko eskatuko zien itxaropenaz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 101. orr.

Diskoteka baten atarian hil zuten, atzo goizaldean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Ez zuen lorik hartuko ezustean euren autoa diskoteka ibiltari bilakatu duten parrandero horietako batek haranalde osoaren isiltasuna-edo apurtu ez balu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.

Diskoteketako argi-bola bitxi bat zegoen zintzilikatua sabaian.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 69. orr.

-Ez al dago bakailaorik gabeko diskotekarik?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.

Ez duk hori latinoen diskotekak dauden tokia?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 43. orr.

80ko hamarkadako diskoteka batetik ateratako argi-pista batean dantza egiten duten koloretako planetak gara.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diskoteka bat (4); diskoteka batean (16); diskoteka baten (3); kaleko diskoteka (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus