Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik, urtetan, ile motz-motza eraman izan dut, bularra disimulatzen ibili izan naiz, eta mutilen moduak hartzen nituen, gidatzeko moduan, karabinarekin tiro egitean... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 185. orr.
-Zer esango dut etxean? -atera zitzaidan estutasuna disimulatzeko gai ez nintzela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 319. orr.
Etxe barruan disimulatuta egoten den zulo bat, ezta? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.
Utz egiozue, utz egiozue bekatu larriaren marka nahi duen eran disimulatzen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.
Ubelduari begira gelditu ziren adi, disimulatzeko lanik hartu gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.
Zein jantzi agindu din, bada? -galdetu nion ostera, nire jakinmina batere disimulatu gabe. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.
Mingaina lodituta neukala disimulatu ezinik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 53. orr.
Txarto disimulatutako harrotasuna islatzen zen Joseluren aurpegian. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 115. orr.
Malko iheskorren bat ezkutatu ezina, barruko hunkidura algaraka disimulatu nahia. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.
Neure barne-asaldua ahal bezala disimulatuz, sartu egin naiz bertara. Txillardegi «Putzu», 1999 - 350. orr.
Gure etxe-sotoko ezkerretan, disimulatuz (norekiko ote disimulutan ni, ordea?) umetango "putzu" famatua bilatu nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 13. orr.
Giza domatzailerik disimulatuena eta eraginkorrena baita errepika, nahinolako errepika xoragarria. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.
Ezin jakin Kandido Mierren ondorioak txunditu egin duen ala inozokeriarekiko iseka disimulatuak hartaratu duen bere barreazal behin ere neutrala izan ez dena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 61. orr.
Minbera zeuzkan atzamar-kozkorrak, eta kaskezurraren kontra jotako kolpe batek ezin disimulatuzko oinazea eragin zion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 159. orr.
berehala disimulatu zuen (3); disimulatu behar (3); disimulatu egin (5); disimulatu gabe (4); disimulatu nahi (7); disimulatu zuen (7); disimulatzen ahalegindu (4); disimulatzen ahalegintzen (3); disimulatzen saiatu (6); edo disimulatu (3); ezin disimulaturik (3); hura disimulatzen (3); nekez disimula (3)