Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

disidentzia 1 iz nagusi den sistema edo ideologiatik aldentzea.

Oposizioa dagoela [Kuban] egia da, baina ez dugu benetako oposizioa disidentziarekin nahastu behar.  Berria - Mundua   2006-04-02

Chavezek gauzen ikuspegi autoritarioa dauka, [...] eta berarekin lana egiten dutenek esan didate ez duela disidentzia onartzen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 113. orr.

Disidentziarako, kritikarako eskubidea hiltzen baitu ETAk bere atentatu bakoitzean. Bi izen datozkit gogora: Mikel Azurmendi eta Ramon Etxezarreta, bata kanpoko erbestera eta bestea barruko erbestera kondenatuak, biak behar-beharrezko ditugunak euskalgintzarako, sarri disidentziatik izango bada ere.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 68. orr.

Euskarak ez al dio beste mutila deitzen aingeru eroriari, erromantikoek disidentziaren eredutzat zeukaten artearen deabru goardakoari?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artea disidentzia forma bat da bokazioz eta definizioz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 47. orr.

Nire aitaren etxea defendituko dut, idatzi zuen Gabriel Arestik, hori esatea disidentzia modu nabarmena zen garai zailetan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.

Handik etorri zitzaion bere disidentzia puntua, iraultzailea baino, matxinatua izatea, bizi izan zuen gizarte haren kontrako matxinatua.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antolatzeko eta disidentziarako (4); disidentziarako eskubideak (6); elkartzeko eta disidentziarako (3); eta disidentziarako (8); eta disidentziarako eskubideak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus