Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

disidente izond/iz nagusi den sistema edo ideologiatik aldentzen dena.

Vazquez Portal kazetari disidentea askatu dute.  Berria - Mundua   2004-06-25

Gerra Hotzaren garaian intelektual disidenteen jazarpena, giltzapetzea eta hilketa ohiko kontuak izan ziren ekialdeko erregimenetan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 163. orr.

Horietako asko mertzenario gisa lanean ari diren soldadu disidenteak dira.  Berria - Mundua   2004-07-20

Horretarako, garaiko talde, kolektibo eta aldizkari disidenteen lanak utzitako «distira handieneko elementuak» biltzen saiatu da erakusketako komisarioa.  Berria - Kultura   2004-10-28

Egun ezagunak diren artista plastiko, zinemagile eta idazle askoren bidea esperientzia disidente eta erdi-klandestino horietan hasi zen.  Berria - Kultura   2004-10-28

Kulpa eta lotsa direla eta, pertsona ezingo da normatik irten, ezingo da disidente izan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 166. orr.

Hori ere galarazten baitigu ETAk, disidente izateko eskubidea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 18. orr.

Osasun arazoak argudiatuta, aske utzi dute Raul Rivero disidentea.  Berria - Mundua   2004-12-01

Taldeak oso gogor zigortzen ditu disidenteak: taldetik egozten ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 167. orr.

Harik eta disidenteekin harremanetan sartu zen arte, antza.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 118. orr.

Poliziaburuak IRAren bizkar ezarri ditu ustezko disidente errepublikano andanaren aurka eginiko hainbat gaztigu ekintza.  Berria - Mundua   2004-03-12

Poliziaburuak IRAren bizkar ezarri ditu ustezko disidente errepublikano andanaren aurka eginiko hainbat gaztigu ekintza.  Berria - Mundua   2004-03-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

disidente errepublikano (5); errepublikano disidenteak (6); errepublikano disidenteen (3); kazetari disidentea askatu (3); lau disidente (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus