Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

disgustatu, disgusta, disgustatzen (orobat desgustatu) 1 da/du ad nahigabetu, atsekabetu. ik gaitzitu.

Egia erran desgustatuak ginen eta beste hegazkin bat hartu dugu itzultzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 68. orr.

Adiskideetan adiskideenarekin nitaz mintzatzeak disgustatzen ninduen arren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 178. orr.

Kontseilariak ez ditu disgustatu nahi.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 126. orr.

Joanesek gertakizuna arras disgustaturik kontatzen zuen, horrelako kalbario zientifikoen pairatzeko baldin bazen ez zela gehiago inora ere abiatuko erantsiz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 131. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta gatu zainart batek punpa egin zidan altzora "gatxit!" disgustatu ozenaz haren haizatzera behartua nintzelarik, Theresen so aurkari larderiazuaren mehatxupean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus