Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

disfuntzio 1 iz zerbaiten funtzionamenduan gertaturiko nahasmendua.

XX. mendearen bigarren erdiko nazioarteko harreman ekonomikoen disfuntzioek eragin dizkiote, izan ere, bultzada nagusiak finantza globalizazioari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

PP hitzarmena manipulatu eta haren mesedetan erabiltzen saiatu baita, eta ondorioz, disfuntzioak gertatu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

Charcotek uste osoa zuen buruko gaitz batzuen kausa ez zela organikoa, psikologikoa baizik, hau da, gizakiak jasandako nahasmenduek edo disfuntzioek sortua.  Berria - Kultura   2006-05-09

Saiatu ere saiatu gara portaera horren araberako disfuntzioak zertan diren azaltzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.

Internetekiko menpekotasuna disfuntzioa da sarearen erabileran, eta zenbait zantzu ditu portaeran, fisiologian eta alderdi kognitiboan.  Berria - Harian   2005-01-23

Iodoaren gehiegizko kontsumoak tiroidearen disfuntzioa eragin diezaieke «pertsona sentiberei».  Berria - Gaiak   2004-12-23

Emakumeen sexurako gogo falta ere, botika konpainiek «disfuntzio» bihurtu dutela gaitzetsi dute.  Berria - Gaiak   2006-04-12

Emakumeek orgasmoa koitoaren bitartez ez diren beste modu batzuetan lortzea [...] zergatik eta noiztik da disfuntzio sexuala?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 243. orr.

Oso zabaldua dagoen gaixotasuna da, beraz, erekzioaren disfuntzioa.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Bada banakuntza bat batetik emozioaren ikuspegi "neutroen" [...] eta bestetik emozioa subjektuaren emaitzen beheraldiekin batera gertatu ohi den disfuntzioaren erakusgarri bezala hartzen duten ikuspegi negatiboagoen artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Disfuntzio arazoak sortu ziren taldean. · Emakumeen sexu disfuntzioa: aski zabaldutako arazoa dela diote botika konpainiek, baina zientzialari askoren arabera, ez dago hori osasun arazo zabaldua dela esateko nahikoa ebidentziarik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

disfuntzio sexuala (4); erekzioaren disfuntzioa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus