Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta nik izugarri disfrutatzen nuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 59. orr.
Denborarekin ikasi nuen disfrutatzen, postura hartan gizonezkoak nesken menpe zeudela konturatu nintzenean, hain justu. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 63. orr.
Gogoko zuen atso haiek zirikatzea, besteen bizitzetan arakatzen eta txutxumutxuka jendea larrutzen baino disfrutatzen ez zutenak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.
Baina erratza pasatzen disfrutatzen nuen nik, batez ere. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 64. orr.
Ikusgarria zen nola disfrutatzen zuen edozein tabernatan ogitartekoak janez, edo pintxoekin. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.
Isilik egon zen pixka batean, botere izpi hartaz hobeto disfrutatzearren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 246. orr.
Sexuaz disfrutatzea ona da guztientzat. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 296. orr.
Baliteke hitz batzuk ez gustatzea, hitz batzuekin ez disfrutatzea, Kafkaren Prozesua-rekin disfrutatzen ez den bezala. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 31. orr.
Elkarrekin maiteminduta egoteaz gainera, atsegin dugu elkar, eta elkarren konpainiarekin disfrutatzen dugu. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 151. orr.
Hamaiketan, ikaslerik patxadatsuenak atseden ordua disfrutatzea doaz kalera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 261. orr.
Udazkenetan soilik disfrutatu daitezkeen arratsalde epel horietako bat zen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 13. orr.
Zertarako bizitza, disfrutatzeko ez bada? Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 12. orr.
asko disfrutatu (7); asko disfrutatu genuen (3); disfruta dezagun (6); disfrutatu ahal (3); disfrutatu egin zenuen (3); disfrutatu egiten (12); disfrutatu egiten du (4); disfrutatu eta (5); disfrutatu genuen (3); disfrutatu nahi (3); disfrutatzeko beste (3); disfrutatzeko beste modu (3); disfrutatzeko eta (3); disfrutatzen ari (5); disfrutatzen du (3); disfrutatzen dugu (3); disfrutatzen dute (6); disfrutatzen ez (4); disfrutatzen nuen (3); eta disfrutatu (5); eta disfrutatzeko (6); eta disfrutatzen (8); gehiago disfrutatzen (3); izugarri disfrutatzen (3)