Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Astoa han zetzan leher egina eta zopiloteek, asebetearen ostean inguruko zuhaitzetan kokaturik, disekatuak ziruditen; gu berriro abiatu ginen gure desbidean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.
Ezaugarri haiek guztiak, ordea, disekatutako gorpu batenak bezalakoak ziren. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.
Museoetako bilduma klasikoak obsoleto dira, zaharkituak dira dagoeneko, museifikatuak eta disekatuak daude, eta horien ordez hobe duzue lore bati, txakur bati, fetixe bati gogor eustea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 66. orr.
Plangintzan erantzule direnak jo eta ke aritu dira sailkatzen eta disekatzen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.
Begitarte hori merezi du, ez baita behin ere okertu bere iragana atxiki eta erabiltzeko moduaz: disekatu egin du, besterik gabe. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 122. orr.
Supazterra, laratza, hauspoa, tigre buru disekatua, telebista, betamax eta bideo zintak. rokodilo disekatuen ahoak eskaparateetan, animalia bezatuen logura eternalaren ordezkari. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 297. orr.
Handik ordubetera Agustina Aragoikoaren titi disekatua baino espainolagoa naiz. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 139. orr.
Ez ote ditudan erakusten artista disekatuak, ez ote ditudan hilotzak baino erakusten, ez ote naizen ari orri erdi hau museo bihurtzen. Berria - Kultura 2006-02-05
Epigrama disekatua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.