Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diseinatzaile (orobat disenatzaile g.er.) 1 iz diseinatzen duen pertsona.

John Roebling, zubiaren diseinatzaileak, kaiko oinarrien eta transbordadore baten artean hanka harrapatu zuen planoak bukatu eta egun gutxira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 89. orr.

Aitortu behar dut ez dudala gustuko Dario Urzai diseinatzailearen elastikoa.  Berria - Kirola   2004-09-14

Gorputzaren erregai-sistemak ezarritako betekizunak oso zorrotzak badira ere, oso burutsuak dira hartarako mekanismoak, eta ez dute inolako eragozpenik diseinatzaileak jarritako desafioari aurre egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.

Imagen de Venezuela aldizkariko diseinatzailea eta koordinatzailea da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 54. orr.

Rame diseinatzaile grafikoa da, Ramalakoa.  Berria - Mundua   2004-11-11

Vivianne Westwood punkaren diseinatzaileari atzera begirakoa eskaini diote Londresen.  Berria - Kultura   2004-03-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lortu ere lortu du bere enpresa sortzea, eta bere-kasako aholkulari eta aziendategien diseinatzaile-lanetan aritzea mundu osorako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urte horietan mundu osoko arropa diseinatzailerik estimatu eta eraginkorrenetakoa izan zen Balentziaga, Christian Diorrekin batera. Kamera-diseinatzailearen hurrengo arazoa aberrazio kromatikoarena da.  Berria - Kultura   2006-05-02

Konputagailu-diseinatzaileak, berriz, bere esperientzia balia dezake garuna ulertzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Altzari diseinatzailea dela esan dit.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 82. orr.

Geroago, arte-zuzendari eta iragarki-diseinatzaile aritu zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta diseinatzaile (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus