Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diruztatze (orobat dirustatze) iz diruz hornitzea.

Alain Juppe RPR alderdiaren diruztatze auzi bategatik kondenatua izana da eta helegite auzia udazkenean izanen du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Ezkerrak diruztatzea proposatzen baldin bazuen, eskuina heiagora ozenez aurka agertuko zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 119. orr.

Lurraldeburuen gisa, hauxe dute naski handiena: gobernuak esku gehiago uzten diotela bainan karga emendatze horren araberako dirustatzea batere segurtatu gabe...  Herria   2005-02-17

Sei urtez luzatuko den hitzarmen horren lehen dirustatze erabakiak baieztu dituzte, besteak beste Hizkuntza politikaren 4 miliun liberak.  Herria   2001-07-12

Ministroa interesatua agertu bazen orokorrean, ez zuen diruztatze konkreturik aipatu.  Berria - Kultura   2004-12-11

Miarritzek berak diruztatzearen %40 bere gain hartu badu, Frantses Estatuak %37,3 ordaindu du.  Berria - Kultura   2004-12-11

Unedicen diruztatzea kargu sozial horietatik etorri behar dela zioen.  Berria - Ekonomia   2004-05-05

Beraz, beti bezala, Frantziako Estatuak herriak elkartzera bultzatzen ditu, baina gero pixkanaka-pixkanaka diruztatzetik ateratzen da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus