Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diruzale (orobat diru zale g.er.) 1 izond/iz diruaren zaleegia dena. ik zeken; zikoitz.

Ez zen gazte lizunen artean haragi-gehiegikerien atzetik ibili, ez eta ez zuen merkatari diruzaleen artean diru eta ondasunetan konfiantza ipini ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 877. orr.

Entzun zuten hau guztia fariseu diruzaleek, eta barre egiten zioten Jesusi.  Elizen arteko biblia   Lk 16,14

Baina berez ez zen diruzalea, ez zuen dirua bera maite, ez zegoen zikoizkeriaren mende.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 332. orr.

Diruzaleak bere etxea hondatzen du, eroskeria gorroto duena luzaro biziko da.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,27

Diruzale amorratua omen zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 19. orr.

Orduan managerra, diruzale aseezin hori, jakin-minez dago zer gertatuko ote den neskak sudurrik ez duen tipo higuingarri hori ikusten duenean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 176. orr.

Aberats bat hil da, bere ondasunak zentzuz eta zuzenbidez banatu gabe; diruzaleak berehala inguratu dira bazter guztietatik, gizakion berezko joera da hori...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 534. orr.

Karabanan ez da inor falta izango, hor doa mediku mozkorra, eta jokalari profesionala, eta prostituta, eta bankuaren zuzendari diruzale eta lapurra [...] eta eskuburdinez lotutako presoa, hirira ailegatzean urkatuko dutena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.

2 irud/hed

Zaleek jokalarien portaera diruzalea gaitzetsi zuten Romaredan jokatu azken lehian.  Berria - Kirola   2004-12-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diruzale eta (3); diruzalea da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus