Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Henrique zaldunak erantzun zuen erregea lasai geldi zitekeela, berak dena ahalik eta hobekien egingo zuela, Jainkoaren laguntzarekin, eta diruzaintzaren zailtasunari zegokionez aitorkide diskretua izango zela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 360. orr.
Ekainaren 7an beharra baitute deputatuen biltzarra, ekainaren 9ko dute, Blair eta diruzaintzako ministroarekin, orok jakin beharko zein behar den ingles dirua, euroa ala lehengoa? Herria 2003-05-22
CFDTren iritziz, diruzaintza horretako gabezia aitzinetik prestatua zen. Berria - Ekonomia 2004-03-05
On Afonso diruzaintza arazoak ez ezkutatzeko bezain zintzoa izan zen, eta honek bere alde hitz egiten zuen, lañotasuna eta argitasuna ez baitira munduko agintari guztiak, gureak alde batera utzi gabe, apaindu ohi dituzten kualitateak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 397. orr.