Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dirugabe izond dirurik ez duena.

Pentsatuz hobe nuela mutikoskor dirugabea izateari sekula utzi ez banio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

Horrela da eta horrela izanen da ahaltsuak eta ahulak, agintariak eta menpekoak, dirudunak eta dirugabeak, gizonak eta emakumeak diren artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.

Erbesteratu politiko dirugabe harengan, Cafiren lagun min harengan, ez zuen ikusten behiala hondartzara berari bisita egitera joaten zitzaion Chiaramonte hura, arraunean eta igerian aritzen zena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 146. orr.

Iruditu zitzaion dirugabea izaten zeneko garaia urruti, oso urruti zeukala, eta azken finean modu alai-ero bezain burugabean gastatu zuela Karolinerekin berari zegokion bizi-mailari eusteko behar zuen dirua.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus