Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dirubide iz dirua lortzeko bidea. ik irabazpide.

Lana maite dugula diogunean, dirubidea maite dugula esan nahi ote dugun, hori da nire errezeloa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

Hermitage saldu egingo dute beste dirubiderik topatu ezean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 241. orr.

Iruditzen zait taberna bat ez dela dirubide hutsa soilik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.

Ontziak egiten ikasi, dirubide apur bat zertu, eta Bostonera etorri zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 133. orr.

Dirubideak moztuta, zein etorkizun luke Vlaams Blokek?  Berria - Mundua   2004-03-20

Mina-k begiak hesten zituen eta uzten zuen aitzina ar zedin bere afera edo dirubidetan, ez baitzuen nahi Iruñeko hirian gosetea hedatzen ikusi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 132. orr.

Laster ez zuten [merkataritza] bereizi lukurreria ankerrenetatik, monopolioetatik, zerga-bilketetatik eta dirubide gaizto guztietatik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus