Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

direlako 1 izlag aipatutakoak, lehen aipatutakoak. ik delako.

Lehen oharpena da "gogojardunak" direlako izen honetaz adierazten dela nork bere barrena aztertzeko, hausnartzeko, kontenplatzeko eta hitzez nahiz gogoz otoitz egiteko edozein modu.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 31. orr.

Halaxe dio Carlos Bakerrek, direlako basko horiek nor diren zehaztu barik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 236. orr.

2 (aipatzen den izen propio, erderatikako izen edo kidekoren baten eskuinean).

Zure ikasgelan ba al dago beste horien, iraultzaile direlako horien mandataririk?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 73. orr.

Uhartearen aldean oraindik zutik zirauten arbotanteak edo direlako horiek bizi-bizi ari ziren distiratzen zeru beltzean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 101. orr.

Erfjord-ek iradoki du "laido" direlako horiek (zeinak grekerazko kodize batean gorderik baitaude) ebanjelio galduak direla.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 140. orr.

Izan ere, kreazioko zentzugabeetan azkarrenak omen dira incohone direlako horiek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 296. orr.

Biztanleriaren gutxiengo txiki bat, struldbruggs direlakoak, hilezkor dira. tasun haietariko batzuk, "alosteriko" direlakoak, Jean-Pierre Changeux-en lanak jarriak zituen agerian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 20. orr.

Horiek dira self-fulfilling prophecies direlakoak, hau da, esate edo egite hutsagatik betetzen diren profeziak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.

Baina berri onak ere badituzte os dragoes direlakoek: Diego erasoko erdilari brasildar bikaina fitxatu dute.  Berria - Kirola   2004-09-14

Badira hamar gene, HOM gene direlakoen saila osatzen dutenak, euli-enbrioiaren baitan kargua dutenak eratu berri diren segmentuen nortasuna zehazteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Arima edo aparecido direlakoen izatea bera ere erlijioak predikatzen zuenarekin lotua ikusi behar da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.

Tusculanas direlakoetan jasorik dago Eskilo Pitagorasen ordenako kide izan zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ari direlakoan (4); direlakoan da (8); direlakoan dago (5); direlakoan daude (6); direlakoan dira (3); direlakoan gaude (4); direlakoan nago (9); direlakoan zaude (3); egingo direlakoan (3); ez direlakoan (7); izanen direlakoan (3); izango direlakoan (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus