Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

direkzio (orobat direzio g.er. eta direkzione g.er.) 1 iz norabidea.

Zirkuluaren kurba ukitzen duten triangeluen erpinak egon daitezela atalen arteko igoera eta eskaileren direkzioetara begira jarrita, lehenengo korridore zirkularreraino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2370. orr.

Joera honek indar handia hartu zuen garunaren egituraren ikerketak "oinarrizko" zenbait eginkizunetan espezializatuta zeuden zelulak, (ertzak, marrak, direkzio-mugimenduak, eta abar pertzibitzen espezializatuak) existitzen zirela frogatu zuenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.

2 helbidea.

Zeren pentsatu bainuen ezen napolitarrari geure Nafarroako jauregiaren direkzionea eman behar niola, bere Donejakuerako bidean ingurutik iragan zitekeenez gero, eta bisitatxoren bat egin, bidenabar.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 274. orr.

3 zuzendaritza.

Aste honetan, irrati eta telebistako informazio guztiak beren desadostasuna agertu dute [...] direkziotik informazioa neurtu eta matematikoki ordenatzera derrigortzen dituztela-ta.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

4 gidagailua.

Zirkuitu mantsoa da, baina ez hori bakarrik; norabide aldaketa asko ditu, eta beharrezkoa da autoaren direkzioak azkar erantzutea.  Berria - Kirola   2004-05-23

Landabengo lantokiaren bezero nagusiak, hots, Renault enpresak, direkzio elektrikoen salneurria merkatzeko eskatu dio TRWri.  Berria - Mundua   2006-03-30

Gaur egun, hori da lantokiko kontraturik handiena, lehengo direkzio hidraulikoak egiteari utzi zionetik, eta bi kate erraldoi daude horretarako prestatuta, hirurogei langilerekin.  Berria - Harian   2005-05-28

Autobuseko aire girotua edo direkzio lagundua ere motor elektriko berberak elikatzen ditu.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Gauza bat bada guztiek onartzen dutena, horren froga eta argazkiak badaudelako: Williams autoaren gidagailu edo direkzio barra hautsi zen.  Berria - Kirola   2004-04-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

direkzio elektrikoen (4); direkzio elektrikoen salneurria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus