Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

direktorio 1 iz Frantziako iraultzan, 1795-1799 epean botere betearazlearen kargu hartu zuen bost kideko batzordea.

Iraultza Frantsesaren Konbentzioaren ondotik heldu zen gobernu mota izan zen Direktorioa (Directoire), eta 1795etik Napoleonek 1799an estatu kolpea eman zuen arte iraun zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 87. orr.

Frantziar iraultzaileak sekula ez ziren nekatu Solon eta Likurgo aipatzen, eta beren andereak eta Direktorioko kideak ustez soineko "klasikoak" zirenez jantzi zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.

Gizon arraro samalda batek inguratu nau; zarpatsu, pildatan bilduak, Callot-en figurak balira bezain harro eta dotore; Direktorioko Incroyables-en bonetak buruan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 86. orr.

2 irud/hed

Bada, 1959ko urtarrileko lehen egunetan Direktorioaren indarrek Unibertsitatea hartu zuten, eta huraxe beren lubaki egin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 310. orr.

Direktorioko batzuek Escambrayko Mendietan ziharduen kontrairaultzaren lerroetara jo zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 310. orr.

3 informatikan, atxibo edo programen zerrenda.

Hogeita hamar minutu horietan bildutako irudi, hots eta sentipen meta zertu, antolatu, sailkatu eta nire garunera ekarri baizik ez nuen egin behar, ordenagailuko direktorio ezberdinetan artxibaturiko testuen idurira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 202. orr.

Banan-banan begiratzera etsia, lehenbizikoetariko baten izenak terneziazko irribarrea jalgiarazi zidan: "edu-1", "debalde" direktorioan, sei egun lehenago Ttipik eman txostenaren lehen orrian nire izen-deiturekin batean agertzen zen bera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 271. orr.

4 enpresen edo kidekoen helbide multzoa.

Ikerketa-esparru zehatz batean argitaratzen diren aldizkako argitalpenak ezagutzeko direktorio hau oso egokia izango zaizu: 2003: Ulrich's International Periodicals Directory 2002-2003 (including Irregular Serials&Annuals), New Jersey, R. R. Bowker.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 346. orr.

5 azpi-direktorio

Potzolok gauza gehiago erran zidan, aise ere gehiago, eta hor egon behar zuten, nonbait, nire gogo elbarrituaren azpi-direktorioren batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus